XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7garren Atala.- Osoko Bilkura

1. Kontseilukide guztiek osatutako Osoko Bilkurak ahalmen hauek izango ditu:

a) Lan-Harremanen alderdi bereziei buruzko norabideak onartzea, sindikaritza-erakundeek eta ugazaba-bazkunek kontutan izan ditzaten.

b) Lege honen 2garren Atalak aipatzen dituen egitekoei buruzko erabakiak hartzea.

c) Aldian-aldian Kontseiluaren Zerbitzuen ihardunaren berri eman dakionekoa, eta ihardun hori eginkorrago izan dedin bere iritziz egoki diren buzipenak egitea.

d) Lan-Harremanen arloan aitortzen zaizkien gaitasun eta alderdikeriarik eza direla eta bitartekotza eta ebazketa-lanak egin ditzatenen izendapenak egitea.

e) Bere helburuak betetzeko behar daitezen hitzarmen guztiak egitea.